Ekainaren 14an Joanes Maizak, GoiEnerren izenean, eta Esther Jimenezek, Ekhiren izenean, lankidetza hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmen honen bidez oinarri komunak agerian geratu ziren.
Erakunde biek konpromisoa hartu zuten hainbat ekintza elkarrekin
garatzeko. Nabarmendu beharrekoa da proiektu handinahi, ezin
interesgarriago bat, hau da, txiri-txiri beste erakunde batzuekin batera
ibilia hasiko duen txanpon lokala energiari ainguratzeko aukeren
ikerketa.
Era berean, tokiko eta zirkuitu laburreko elkarrekintza lehenestea,
partaidetza motak garatzea eta sustatzea, onura komunaren ekonomiaren
ideia zabaltzea, erlazio ekonomikoetan harreman gardenak lehenestea eta
ingurumenarekin jasangarriak diren kontsumo, merkataritza eta ekoizpen
prozesuei laguntzea dira erakunde biak lotzen dituzten ezinbesteko
oinarriak.
Alternatibak dituen herria bizirik dagoen herria da. Horixe irudikatzeko asmoz, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Asanbladako kideok datorren 2015eko urriaren 24ean Alternatiben Herria ekimena abiatuko dugu Bilbon.
Aldarrikapen eta ospakizun eguna izango da, egunerokoan bizitzaa ematen
diguten hamaika proposamen handi eta txikien erakusleihoa, Kartaren
ardatz nagusiak jarraituz. Topagune komuna.
Ekimen honekin jarraipena emanen diogu Bizi mugimenduak, 2015eko abenduan Parisen klima aldaketari buruzko Goi Bilera dela eta, Alternatiben Herriak antolatzeko egindako deialdiari, Sistema aldatu, ez klima lelopean.
Izan ere, badira gure artean alternatibak egungo eredu soziala
gainditzen joateko. Hauetako asko gure esku daude; beste hainbeste,
jorratzeko zain. Hauek guztiek aukera ematen digute Euskal Herri justu,
solidario eta desiragarriagoa egiteko.
Euskal Herrian zehar, nork bere herrian, auzoan, taldean… aurrera
eramaten ari garen alternatibak eta proiektuak erakutsi. Eta
erakustearekin batera, informazioa partekatu, elkar ezagutu, gure artean
gogoeta egin eta eztabaidatu… Denon artean konplizitatea, aliantza,
konfiantza… behar eta nahi ditugu, gure alternatiba ezberdinak saretzeko
eta indartzeko. Horrela bakarrik aldatuko dira gauzak!
Botereek ezintasunera eraman nahi gaituzte. Haiek behin eta berriz
sinestarazi nahi digute bide bakarra dagoela, ez dagoela beste
alternatibarik. Horren kontra matxinatu nahi dugu. Bestelako bide batzuk
jorratzeko ideiak, proiektuak, intuizioak, gogoak… baditugula erakutsi
nahi dugu.
Hartara, heldu den urriaren 24an, Bilbon, Alternatiben Herria egingo
dugu. Egunaren zehar, Bilboko erdigunea, herri txiki bat bihurtuta,
hausnarketaz, alternatiba praktikoz eta baikortasunez beteko dugu. Mobilizazio eraikitzailea, denontzako tokia eginez.
Gune bakoitzean, arlo bakoitzean martxan dauden alternatibak ezagutaraziko ditugu, jarduera ezberdinen bitartez: hitzaldiak, mahai inguruak, azoka, tailerrak, kale ikuskizunak, jolasak… Noski, egunak festa kutsua izan dezan kale animazioa, jan-edanerako
gunea, musika… ez dira faltako.
Eraldaketaren bidean, denon lana
beharrezkoa izango da, bai Alternatiben Herria antolatzeko, baita
alternatibak eraikitzen jarraitzeko ere. Denon artean, Euskal Herri bizia eraikitzen jarraitzeko.
Hona hemen bideo bat erakusteko Baionan ospatu zen lehenengo Alternatiben Herriak.
Aldaera
batzu daude, baina hiru ezaugarri nagusi dauzka: batetik merkatuak albo
batera uztea politikan aritzerakoan eta azterketa bultzatzerakoan, hau
da arretagunea ez dira diruaren joanetorriak eta truke-balioaren sortzea
izan behar, arretagunea bizia
eusten duten prozesuak izan behar dira. Horrek
esan nahi du argitara atera behar direla bizia eusten duten eta
normalean ikustezinak diren lanak, sistema kapitalista
heteropatriarkalean izkutatuta geratzen dira eta historikoki emakumei
eta femineitateari lotutako lanak dira. Bigarren
ezaugarria da generoa sistema sozioekonomikoa zeharkatzen duen aldagai
nagusi bat bezala jotzea, hau da, generoa ez da kontutan hartu behar den
elementu gehigarria, baizik eta genero harremanek eta desberdintasunek
sistema egituratzen duen ardatza osatzen dutela onartzen da,
kapitalismoa, kapitalismoa hereropatriarkala dela esaten da. Hirugarren
ezaugarria da ez sinistea objetibotasunean, munduaren edozein ezagupena
ikuspuntu politiko jakin bati lotuta dago, adierazi behar da norberaren
jarrera eta ezagutza sortu sistema eraldatzeko asmoz.
Hazkundearen bidea jadanik genozidioa kamera geldoan dela adierazten
duten albisteak pilatzen dira gaur. Energia merkearen eskuragarritasuna
gainbehera, aldaketa klimatikoaren eszena katastrofikoak eta
baliabideengatiko tentsio geopolitikoek erakusten dute aitzinamendurako
joera zaharrak eteten ari direla.
Erronka honen aurrean ez dira aski garapen iraunkorraren mantra
ekosmetikoak, ez eta teknologia ekoefizienteen aldeko apustu soilak ere,
edo balizko “ekonomia berde” bat, ondare naturalen eta zerbitzu
ekosistemikoen merkantilizazioa ezkutatzen dituena. Konponbide
teknologikoak, ingurumen krisiari eta gainbehera energetikoari
dagokionean, gutxiegi dira.
Planetak ezin du gizarte produktibista eta kontsumista mantendu.
Handitzen ari den giza
populazio erraldoi bati (gaur egun 7200 milioitik
gora), baliabideak urritzen ari diren planetan, bizitza duina bermatuko
dion zibilizazio berria eraiki behar dugu. Horretarako errotiko
aldaketak beharko dira bizimoduetan, produkzio moduetan, hirien
diseinuan eta lurralde antolaketan: eta batez ere aurreko guztia
gidatzen duten baloreetan. Biosferarekin oreka berreskuratzea helburu
duen gizartea behar dugu, ikerkuntza, teknologia, kultura, ekonomia eta
politika helburu horretarako erabiltzen dituena. Hori egiteko erakutsi
ditzakegun irudimen politiko, eskuzabaltasun moral eta sormen teknikoa
behar ditugu.
"Cuando decimos que es la Última Llamada es porque esto se
acaba, ya hemos empezado la cuesta abajo y la tecnología no nos va a
salvar".
(Marga Mediavilla)
En estos días un grupo de científicos, ecologistas y activistas sociales hemos redactado un manifiesto para llamar la atención sobre un tema que está ausente de la mayor
parte de los debates políticos y cuya importancia, creemos, es enorme.
Cuando uno quiere llamar la atención lanza frases de urgencia, y, por ello, el manifiesto se titula “Última llamada. Esto es más que una crisis económica y de régimen: es una crisis de civilización”.
Desgraciadamente esta sociedad está demasiado acostumbrada a la
urgencia y, quienes no conocen los datos básicos, nos pueden tachar de
alarmistas y contestar con el típico mantra que se suele aplicar a estos
casos: “ya muchos antes han profetizado el fin del mundo y eso nunca ha sucedido”.
Por ello me gustaría pedir a las lectoras y lectores que nos den,
simplemente, un momento para explicarnos. Antes de acusarnos de fustigar
las conciencias con “sermones sobre el Apocalipsis”, por favor,
escuchen por qué decimos que, ahora especialmente, estamos viviendo una última llamada.
“Convertir el tiempo en oro. Los usos del tiempo en el capitalismo”
Juan Ibarrondo-ren liburua.
Hazkunde
ekonomikoaren beharra edonon aurkitzen dugun ideia da. Ustezko behar
honen izenean dena justifikatzen da, kalte ekologikoak, gizarte gastuen
murrizketak, pribatizazioak.... Entsegu honetan, garapena eta
aurrerapenaren kontzeptuen idealizazioan oinarritzen den hazkunde
ekonomikoaren “behar” honen zergatiak aztertzen dira. Saioa Bilboko Desazkundea kolektiboaren eskutik dator eta Pedro Ugarte-k gaia eta egilea aurkeztuko digu. Hitzaldien ostean eztabaida bat izango dugu eta baita ere bideo bat aurkeztuko dugu.
Martxoaren 17-an, 19.00-tan HIKA ATENEO (Ibeni kaia 1, Bilbo).