Aurten, laugarren urtez jarraian,
desazkundeari eta bizitze onari buruzko topaketak egingo ditugu
berriz.Jardunaldi hauek topaketa- eta gogoeta-gune gisa sortu dira,
bizia erdigunean jartzen dituzten sistemak eraikitzeko lagungarri izan
ditzagun, hala nola diren desazkundeko eta bizitze onaren proposamenak,
ikuspegi feministetatik.Horretarako, duela lau urte aurreneko
jardunaldietan hasitako bideari ekingo diogu berriz. orduan,
desazkundeaen eta bizitze onaren esangura ulertzen hasi ginen, eta
ondoren modu jasangarri eta bidezkoan bizitzen lagundu diezaguketen
alternatiben berri izan genuen.
Oraingo honetan, gure helburua da beste
urrats bat egitea eta, arreta Euskal Herrian ipinita, eta beste modelo
posible batzuetarako trantsizioaz gogoeta egitea, lau sektore
estrategiko desazkunde-ikuspegi batetik eraldatuz: energia, garraioa,
elikadura-sistema eta zaintza. Hala, aurrera egiteko eredu iraunkor,
bidezko eta ekitatibo baten eraikuntza kolektiboan.
Gaur egungo krisi multidimentsionaleko
testuinguruan, krisi ekonomiko eta ekologikoari eta horrek dakartzan
erronkei erreparatuz, horiei aurre egiteko beharrezkoak dira
elkarrizketan eta lankidetzan oinarritutako esparruak. Funtsezkoa da
hain estuki lotuta dauden bi krisi horiei aurre egiteko proposamenak
bilatzea, enplegua eta ekologia uztartuz betiere.
Helburu horrekin, laugarren topaketa
hauetan hainbat gai jorratuko ditugu sindikalismo eta ekologiari buruz,
gure inguruan enplegu berdea sortzeko dauden aukerei buruz, EHn
dagoeneko abian dauden alternatiba zehatzei buruz, ekoizpen-eredu
iraunkor berriei buruz, lanaren banaketaz (ordaindua zein ez
ordaindua)…era berean, gogoeta egingo dugu desagertu beharko liratekeen
lanez eta ugaldu beharko liratekeen beste batzuez; aldarrikapen eta
erresistentziez eta abar.
Topaketen egitarau osoa blog honetan duzu
eskuragarri, bai eta hizlariei buruzko informazioa, artikuluak, aurreko
urteetako topaketa, bideoak eta abar.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina