Jaurlaritzak DOT 97-ko aldaketa puntual bat egin du
etxebizitzen kuantifikazio formula aldatzeko.
Hasierako onarpena ekainaren 30an argitaratu zuen Aldizkari
Ofizialean, eta aintzinakoa dirudin maltzurkeri administratiboa erabiliz,
alegaziotarako epea uda garaira mugatu du. Irailaren 30arte baino ez du ireki!!
Formularen errebisioa gaur egungo etxebizitza parkearen
egoeraren diagnostikoa egin gabe eta etxebizitzen eskari-eskaintzak izandako
eboluzioa aintzat hartu gabe gauzatzen da. Eta nola ez, inolako eztabaidarik
gabe.
Formula honen aplikazioak ekarriko du gure herrietako HAPOetan (Hiri Antolamenduko
Plan Orokorra) etxebizitza berrien eskaintzaren finkatzea, gutxienekoak eta
gehinezkoak zeintzuk diren zehaztuaz eta etxebizitza hutsak eskaintza horretan
kontuan hartzeko betebehar gabe.
Burbuila inmobiliarioaren formula izan denak bere horretan
jarraituko du
Hori dela eta, datorren ostegunean, irailak 25, 18:30 /
21:00 bitartean Bilboko La Bolsan gai hau jorratzeko egingo dugun saioan parte
hartzera gonbidatzen zaituztegu; batetik orain arteko etxebizitzen
zenbatespenerako DOT-97-tik eratorritako formulak ekarritako ondorioen irakurketa kritiko bat egiteko, eta bestetik,
guztion artean formula alternatibo baterako euskarriak jartzeko irizpideak
landu ditzagun.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina