{% if isIndex %} {% endif %} DESAZKUNDEA: EKHI TXANPONAK ETA GOIENERREK LANKIDETZA HITZARMENA SINATU DUTE

2015(e)ko uztaila 16, osteguna

EKHI TXANPONAK ETA GOIENERREK LANKIDETZA HITZARMENA SINATU DUTE


Ekainaren 14an Joanes Maizak, GoiEnerren izenean, eta Esther Jimenezek, Ekhiren izenean, lankidetza hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmen honen bidez oinarri komunak agerian geratu ziren.

Erakunde biek konpromisoa hartu zuten hainbat ekintza elkarrekin garatzeko. Nabarmendu beharrekoa da proiektu handinahi, ezin interesgarriago bat, hau da, txiri-txiri beste erakunde batzuekin batera ibilia hasiko duen txanpon lokala energiari ainguratzeko aukeren ikerketa.

Era berean, tokiko eta zirkuitu laburreko elkarrekintza lehenestea, partaidetza motak garatzea eta sustatzea, onura komunaren ekonomiaren ideia zabaltzea, erlazio ekonomikoetan harreman gardenak lehenestea eta ingurumenarekin jasangarriak diren kontsumo, merkataritza eta ekoizpen prozesuei laguntzea dira erakunde biak lotzen dituzten ezinbesteko oinarriak.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina